XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. ALDAGAI ERREALEKO FUNTZIO ERREALA

Ihazko kurtsoan funtzio-nozioa ikasi duzu, bere forma errazenetan, eta funtzioa aplikazio bat dela esaten genuela gogoan izango duzu.

Orduan polinomio funtzioa, funtzio lineala eta afinak ikasi zenituen.

Aurten aldagai errealeko funtzioa edo zenbakizko funtzioa generalean, eta funtzio logaritmikoak, berreketa-funtzioa, eta zirkularrak partikularki.

Aldagai errealezko funtzioa errealak, abiaburu-multzoko eta irudi-multzoko elementuak zenbaki errealak dituztenak dira.

Funtzio kontzeptua oso arrunta da, eta eguneroko bizitzan asko erabilia.

Horrelako expresioak maiz esaten dira: denboraldi determinatu batean, mugitzen den batek korritu duen espazioa bere abiadaren funtzioa da, metalezko barra baten luzera bere tenperaturaren funtzioa da; uzta ona edo txar bat eguraldiaren funtzioa da.

Era berean, familiako elkarrizketan zera esaten da: Ak aitatzat du ..., B ...-tarra da.

aitatzat izan eta -tarra izan loturazko erlazioak edo funtzioak dira.

Ikasgai honetan ondoko funtzio hauek ikasiko dituzu: abiaburu-multzoko elementuak eta irudi-multzoko elementuak, zenbaki errealak dituzten funtzioak.

Horregatik, funtzio hauei beste honela ere esaten zaie: zenbakizko funtzioak.

4.1. ZENBAKIZKO FUNTZIOAK. DEFINIZIOA.

Kontsidera dezagun, zenbakizko multzo bat I, R multzoaren azpimultzo bat, (R zenbaki errealen multzoa), I C R.

Aldagai errealezko funtzioa erreala, edo soilik, zenbakizko funtzioa, I tik R ra doan edozoin f aplikaziori esaten zaio.

edo

Hau da, edozein elementuri, ongi determinatutako elementu bat dagokio, hots.

-ri aldagai askea esaten zaio, eta bere balioen multzoari, abiaburu-multzoa.

-ri aldagai lotua esango diogu, eta bere balioen multzoari irudi-multzoa.